XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduan Wang jendearengana jaitsi zen, eta beroki zabal batekin itzuli zen, esanez:
Nik ez nuen jantzi nahi, azti horri gorroto bait diot, baina Wang-ek ez ninduen hotzak ikusi nahi eta jantzierazi zidan.
Segituan somatu nuen berotasuna, eta Wang-i lepotik ezarri nion, berak ere senti zezan....
Orduan, orduantxe, lurrean leize bat ireki zen, eta Wang, harri koxkor bilakatua, bertan behera amildu zen....
Hori esanda Lu atzera negarrari lotu zitzaion.
Baina une hartantxe, ahots goxo urrun bat iritsi zitzaien.
- Lu, maitea
Lu, nirekin egon nahi baduzu, geldi zaitez mendian, maita itzazu belarrak, eta udaberria etortzen delarik, zatoz amiltegiaren ertz honetaraino, eta haizearen izpirituak ura gardentzen duelarik, ikusi ahalko nauzu... eta beti nirekin egongo zara....
Orduan Luk, mina gaindituz, esan zuen: - Zure hitzez gogoratuko naiz.
- Belarrekin egongo naiz eta udaberriarekin etorriko naiz.
- Baina lehenik
Eta oso deziditua, Lurri bere plana azaldu zion.
Gero biak palaziorantz abiatu ziren, bidean Luk zenbait belar estraino biltzen zituela.
Palazioan, denak harritu ziren Luren itzuleraz.
Erregea eta aztia, beren aldetik, oso harrotuta zeuden, neskatila bihurri hura makurtu eta etorri erazi zutelako ustetan.
Gauean, Lur erregearengana joan zen.